Iker Iturralde eta txapeldun, Txantxangorriko Arrantza Txapelketan.

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 26a, 02:00

Gazteen XX Arrantza Txapelketa jokatu zuten ostegunean Txantxangorri elkartean, eta Iker Iturraldek irabazi zuen. Bigarren Ashok Martinek egin zuen, eta hirugarren Ierai Beldarainek. Alebinetan, onena Alain Agirre izan zen; bigarrena Andrea Cabrera eta hirugarrena Aiska Dorado. Infantiletan, Asier Doñamariak irabazi zuen; bigarrena Asier Muñoa izan zen, eta hirugarrena Aitor Lukas. Amurrairik haundiena Urko Bereziartuak arrantzatu zuen; 488 gramoko pieza. 3-13 urte bitarteko 30 gaztek hartu zuten parte, eta 33 amurrai harrapatu zituzten: 11,5 kg guztira. Bezperan 50 kg askatu zituzten Urumean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!