Elkarteko plater tiraldia gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 26a, 02:00

Txantxangorri elkarteak San Joanetako Plater Tiraldia antolatu du gaur. Santa Barbarako zelaian jokatuko da. Modaliatea Foso Unibersala izango da eta 25 plater hautsi beharko dira. Izen ematea 10:30etatik 11:30etara izango da eta 15 euro ordaindu beharko dira parte hartzeko. Irabazleak txapela eta urdaiazpikoa irabaziko ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!