Peru Alfaro triatleta hernaniarraren denboraldia gorenera iritsi da. Gaur Gasteizen lehiatuko da distantzia luzeko triatloiko Europako Txapelketan, eta orain dela pare bat aste Hernaniko Kronikari adierazi bezala, lehenengo zortzietan sailkatzeko kapaz ikusten du bere burua.
Ferrolen garaile,
promozio mailan
Onenekin lehiatzeko gai dela erakutsi du Peru Alfarok azken asteetan. Joan den asteburuan Ferrolgo Triatloi Txapelketan garaile izan zen promozio mailan. Lehenengo mailan lehiatu ziren triatloiko izarrengandik hurbil izan zen Alfaro, eta Gomez Noya garaileak, munduko txapeldun eta Europako txapeldun bitan izandakoak, bakarrik 5 minutu atera zizkion helmugan.
Gasteizkoa, beste istorio bat izango da. Ferrolgoa sprint modalitateko triatloia bazen, Gasteizkoa distantzia luzekoa da. Bihar egin beharreko lanak, 4km igerian, 120 km bizikletan eta 30 km korrika dira, beraz gutxi gora behera, 6 orduko lana.