San joan jaien barruan, sekulako bertso saioaz gozatzeko aukera izango dute gaur arratsaldean Gudarien plazara gerturatzen direnek; izan ere, maila haundiko bertsolariak ariko dira bertsotan. Maialen Lujanbio Euskal Herriko egungo txapelduna, Andoni Egaña aurreko txapelduna eta lau alditan txapela jantzitako bertsolaria, Julio Soto Nafarroako txapelduna eta Iñaki Zelaia, Euskal Herriko azkeneko Bertsolari Txapelketan puntuaketa altuena lortu zuen hernaniarra ariko dira bertsotan. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da saioa.
Urtero bezala, Elur Txori elkarteak antolatu du bertso saioa. Aurreko saioetan bezala, ziur aurtengoan ere Plazan jende ugari bilduko dela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!