Atzo ere, izugarria izan zen Axeri Dantzako jendearen emana. Urte askotako ohitura da Axeri Dantza Hernanin, eta gero eta jende gehiago hurbiltzen da goizean goizetik, maxkuriaren dinbi-danba hotsera. Lan haundia egin behar izan zuten sokako 18 lagunek, kale buelta osoa egiteko. Bide batez, ikustera inguratutako guztien bizkarrak berotu zituzten, pasaizoan. Gehienek hartu zuten sustoren bat, eta bat edo beste, bero-bero eginda erretiratu zen etxera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!