Gipuzkoako Infantil, Junior, Senior eta Promesen Udako Txapelketa jokatuko da gaur eta bihar Tolosan eta bertan izango dira Hernaniko sei igerilari. Hernani taldetik Julen Sarasua, Odei Ibargoyen eta Itxaso Tolosak hartuko dute parte. Oarsoaldea taldearen izenean, berriz, Maitane Danborena lehiatuko da eta Barduliaren izenean, Olatz Altuna eta Mañel Aizpurua. Goiz eta arratsalde izango dira frogak. Txapelketa honen atzetik, Euskal Herrikoa eta estatu mailakoa izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!