lehendabiziko berotua hartu dute hernaniarren bizkarrek, eta baita hauspoek ere. Sokamuturrak eta Axeri Dantzak parte haundia izan zuten horretan, eta San Joanak azken esprinean sartu izanak ere bai. Gaur eta bihar ere ibiliko dira zezenak eta maxkuriak dantzan, eta erritmo mantxoagoa nahi dutenek, aukera asko dituzte, gaur: haurrentzat herri jolasak, gimnasia erritmiko erakustaldia, zurezko jokoak, eta pottoka eta xexenak; eta ez hain haurrentzat, punta-puntako bertso saioa, Fermin Valencia abeslariaren emanaldia, edo rock kontzertua Tilosetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!