Urtero bezala, Ekainaren 25ean, Koadrilen Eguna ospatuko du Hernanik eta goizean goizetik ikusi ahal izango dira koadrila ezberdinen kamiseta eta blusak kaletik.
13:00etan koadrilen arteko Brindisa egingo da Plazan Jai Batzordeak antolatuta. Brindisa egiten den bigarren aldia izango da aurtengoa. Lehengo urtean antolatu zuen lehenengo aldiz Jai Batzordeak koadrilen arteko Brindisa, herritarren harremanak eta herri giroa sustatzeko asmoarekin. Ekitaldi honek izandako arrakastaren ondorioz, aurten errepikatzea erabaki dute.
14:00etan, Bazkari herrikoia
Gazte Bilguneak antolatuta, 14:00etan bazkari herrikoia egingo dute Tilosetan, eta bazkalondorako show-a iragarri dute.
Bazkarira koadrila asko gerturatuko diren arren, urtero bezala, beste askok beren kasa ospatuko dute koadrilen eguna elkarteetan edo jatetxeetan.
Lehengo urtean bezala, 19:00etarako joko-eroak antolatu dituzte, Tilosetan.
Koadrilen Egunean ez da txarangarik faltako
Brindisa baino lehen, goizeko 11:00etatik aurrera, Santa Barbara txarangak girotuko ditu herriko kaleak.
Bazkalostean ere izango da txarangen atzetik ibiltzeko aukera, 19:00etan Betikoak txaranga irtengo baita.
Nahikoa dantzatu ez dutenentzat, Incansables txaranga herriko kaleetatik bueltaka ibiliko da gaueko 00:00etatik aurrera.