Zerbitzu minimoak izango dira gaur Renfen

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 25a, 02:00

CCOO eta CGT sindikatuek 24 orduko greba deitu dute gaur Renfen, eta bertatik jakinarazi dutenez, zerbitzu minimoak ziurtatuta izango dira (% 65-72an zehaztu dute). Zerbitzu horien berri 902 320 320 telefonoan eta www.renfe.com helbidean jakin daiteke. Horrez gain, azaldu dute murrizketak direla eta, kaltetuak izango direnek txartela aldatu edo itzuli dezaketela. Bi sindikatuok greba deitu dute Enpre­sak eta Enpresako Batzorde Orokorrak sinatutako Garapen Profesionalaren Akordioaren aurka. Egiten duten eskaera da, akordioa berriz negoziatu dadila.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!