Bilbotik Baionara autopistan doazenek edo alderantzizko bidea egiten dutenek aukera berria izango dute gaurtik aurrera, donostiako bigarren zinturoia edo saihesbidea erabiltzeko moduan izango baita. Usurbil, Lasarte-Oria, Hernani, Donostia, Astigarraga, Errenteria eta Oiartzunetik pasako da 17km dituen errepide berria. Hernanin 4,5km harrapatzen ditu. Gaur egungo AP8 eta N1aren «kolapsoa arintzeko» egin du Gipuzkoako Diputazioak eta egunero, 40.000 ibilgailu ibiliko direla kalkulatzen dute.
Peajea 0,63 euro
Errepide berriak peajea izango du Zarautz, Orio, Oiartzun eta Irungo guneetan. Ibilgailu arinek 0,37 euro ordaindu beharko dute, I. kategoriako kamioiek 0,63 euro eta II. kategoriakoek 0,74. Ordainketa automatiko bidez (Viat) gipuzkoarrek ez dute ordaindu beharrik izango; hori bai, 24 orduren barruan gutxienez, joan-etorriko bidaia bat egin beharko dute aipaturiko peaje-gune horietan.