Gaur gaueko 00:00etatik 03:30etara, Plazan, Alkoholaren Prebentziorako Karpa jarriko du Udalak, Sasoia, Osasunerako Hezkuntza eta Drogazaletasunen Prebentzioko enpresarekin batera. Bertan, hiru espezialista egongo dira, eta besteak beste, 16 urtetik gorako pertsonek momentuan duten alkoholemia maila jakiteko aukera izango dute. Horrez gain, material ezberdina izango dute eskuragarri. Udalaren helburua da herriko jaialdietan alkoholaren kontsumoari begira, gizarte-eragileen parte-hartzea bultzatuz, kontsumo honek dituen arrisku-faktoreak murriztu eta jarrera eta portaera arduratsuak sustatzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!