Zabaldu dute Bigarren Zinturoia

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 26a, 02:00

Atzo zabaldu zuten eta egunean 40.000 ibilgailu pasako dira. Urumea autobiarekin lotura izango du, Astigarragan.

Ibilgailuentzat zabal­du zuten atzo Bigarren Zin­turoia, hiru urtetako obrak eta gero. Autopistak 350 milloiko kostua izan du, eta 4.000 la­gunek egin dute lana. Auto­pista berriak 17 kilo­metro ditu, eta aur­kez­pe­nean jakinarazi zutenez, egunean 40.000 auto pasako dira bertatik. Zinturoiak lotura izango du Urumeako autobiarekin, eta sa­rrera Astigarragatik izango da.


Langileen protestak inagurazioan
Inagurazioa ostiralean izan zen Perurena gainean, eta Bidegiren aurkako protestak entzun ziren bertan. Bidegin lanean aritutako langileek sa­latu zuten lan orduaren­gatik 5 euro ordaindu zi­tzai­ela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!