Xabier Segura eta Lierni Martiarena txapeldun, Hernaniko txapelketan.

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 25a, 02:00

Hernaniarrentzat izan ziren atzo jokoan zeuden sari guztiak. Lierni Martiarenak eta Xabier Segurak irabazi zuten txapelketa, eta jantzirik ederrenaren saria; eta Gotzon Huegunen bi tailak. Horrez gain, hernaniarrak izanda, saria eman zien Kriskitiña dantza taldeak, urtean zehar egiten ari diren lanarengatik. Bigarren postua, Mikel Otegi eta Estela Atorrasagasti Donosti eta Oriokoarentzat izan zen, eta hirugarrena, Lander Campos eta Haizea Hormaetxea Santurtzi eta Leioakoarentzat. Txapelketaz gain, erakustaldi politak izan ziren atzo: batetik, Arratia bailarako balsa dantzatu zuten; eta Hernaniko bikote gazte batek erakustaldia eman zuen: Aimar Abad eta Maria Saavedra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!