Ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean Gudarien plazan, herriko errepresaliatuen eskubiden alde. Arratsaldeko 19:45etan manifestazioa egin zuten Hernaniko kaleetan barrena, eta geldialdiak eginez iritsi ziren plazara. Geldialdietan, hernaniarrak izan zituzten gogoan: Aitor zinema zeneko aurre horretan, eta Gudarien plazan. Gudarien plazako tabladuan egin zituzten, dantzak, bertso kantua, eta hitzak, Hernaniko errepresaliatu guztien eskubideen alde, eta kartzelatik azkena atera diren lau gazteei lore eskaintza egin zitzaien, eta txapel bana eta euskal makila eman zizkieten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!