Asteburu jendetsua espero da

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 25a, 02:00

San Joan jaiak puri-purian, eta asteburua gainean. Au­rrei­kuspen guztiek jendetza izango dela diote, eta Her­na­ni prest dago, hiru egun haun­­ditarako. Koadrila eguna da gaur, eta Sokamuturra eta Azeri Dantza izango dituzte goiztiarrenek, Gudarien plazan, eta datozen bi egunetan ere bai, gaur berandu­tzen direnek. Kolorez jantzita aterako dira, aspaldiko lagun zaharrak, eta be­rriak, bazkaria enkargatua izango dutenak dagoeneko, herriko jatetxe edo elkarteren batean. Gazte Bilguneak berriz, Tilo­se­tan egingo ditu bazkaria eta showa. Txarangazaleek gaur hiru dituzte, aukeran: goizean, Santa Barbara, Betikoak arra­tsaldean, eta In­can­sables gau­e­an. Dantza kubatarrak ere izango dira, eta Kupela taldea ere bai, Plaza Berrin, gusto guz­tientzako menua. Gau elek­tronikoa ere berezia espero da Tilo­se­tan, asteazkenean gaz­te mordoa bildu zuena; gauean, DJak eta Abiba diskojaia. Haurrentzako, erraldoi eta buruhaundiak, Poxpolo eta konpainia pailazoak, eta pottokak eta zezen-txikiak. Atzo ere mugimendu haun­­dia ibili zen Hernanin, Dianak, haurren danborradak, musika eta txistuak eta abarrek erakarrita... eta gaur, bihar eta etzi ere, modua egina dago, bide horretatik jarraitzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!