Mendirik Mendi kantuarekin esnatu ziren atzo hernaniar asko eta asko, eta beste askok kalean entzun zuten, bai hartaraxe esnatu zirelako, edo erretiratu gabe itxaron ziotelako. Musika Bandak eta Txistulari Bandak batera jo zuten atzo Diana, urtero baino urtero, jendetsuagoa bihurtzen ari dena. Ohitura berriak sortzen eta zaharrei eusten ari da Hernani, eta begibistakoa da, etorkizuna ziurtatua dagoela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!