Agustin Peñak ondo merezitako omenaldia jaso du, Santa Barbara elkartean.

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 25a, 02:00

Santa Barbara elkarteak omenaldia egin dio Agustin Peña Titin hernaniarrari. 26 urtean antolatu du Titinek danborrada, helduena eta haurrena, eta horrez gain, elkartean ere lan asko egindakoa da. Ondo merezitako eskertza egin dio, beraz, Santa Barbarak, eta asteazkenean, Ibon Arregi Santa Barbarako lehendakariaren eta iloben eskutik jaso zuten, berak eta Rosa andreak, euskal makila, eta bertara joandakoen omenaldi beroena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!