Gaur ospatuko da jaietako lehenengo Sokamuturra, eta Udaleko Babes Zibileko sailak eskatu du zenbait arau errespetatzea. Sokamuturra, gaur, bihar eta etzi egingo da goizeko 07:30etatik 09:00etara, eta ibilbidea izango da Plaza, Kardaberaz, Zapa eta Kale nagusia. Babes Zibiletik gogorarazi dute 16 urtetik beherakoek ezin dutela parte hartu eta horrez gain, eskatu dute ibilbideko etxe atariak barrutik ixtea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!