Segura eta Martiarena hernaniarrak gaur Dantza Sueltoko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 23a, 02:00

DANTZA Sueltoko Txapel­ke­ta izango da gaur Tilosetan, San Joan egunarekin batera. Txa­pelketan parte hartuko dute Euskal Herriko bedera­tzi herrik, tartean Hernani: San­turtzi, Leioa, Azpeitia, Pasaia, Donostia, Orio, Villa­bona eta Bergara. Hernaniko bikotea Xabier Segurak eta Lierni Mar­tiarenak osatzen dute. Bikote garaileak irabaziko du Gotzon Huegunek egindako bi taila. Horrez gain, Hernaniko Aimar Abad eta Maria Saavedra bikote gazteak erakustaldia egingo du Plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!