«Gure aurreikuspen baikorrenak bete ditugu, %80 baino gehiago birziklatu da lehenengo hilabetean»

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 23a, 02:00

Hernanik %81,04 birziklatzen du Atez Atekoarekin; aurreko sistemarekin %35,51, SanMarko Mankomunitateko datuen arabera.

Hernanin, atez ateko bilketarekin lehenengo hilabetean lortutako emaitzen berri eman zuten atzo prentsaurrean, Ma­rian Beitiala­rran­goitia alkateak, Ricardo Ortega San Mar­ko Man­­­ko­mu­ni­tateko lehendakariak eta Izaskun Txintxurre­ta In­gu­ru­men zinegotziak. Azal­­du zuten lehenengo hilabetean %80tik go­ra birziklatze­a lortu dela Her­na­nin eta etorkizunean are emai­tza hobea­go­ak lortuko direla jakin arren, oso pozik daudela dagoeneko lortutakoarekin: «Gu­­­re aurrei­kuspen ba­i­ko­rrenak bete ditugu %80ko lan­­ga lehen hila­be­tetik gaindituta». SanMarko Mankomuni­ta­tea, Gipuzkoako Hondakinen Kon­tsor­zioa, Urnietako sailkapen planta eta Despanorsako datuak eman zituzten eta ho­rien arabera, 2010eko urtarriletik maiatzera, Hernanin %35,51 bildu da gaika eta Atez Atekoa jarri denetik, %81,04 biltzen da.

6 aldiz errefus gutxiago
Aipatutako iturrien arabera, le­he­nengo lau astetan 68 tona erre­fusa jaso da. 2009an, berriz, 442 tona. Beraz, 6 aldiz errefus gu­txiago sortzen da orain. Ho­ri ho­rrela, datu pozgarriena erre­­fu­saren beherakada izan de­la azal­du zuen Alkateak: «Hi­lero za­bortegira joango li­ratekeen 374 tona errefus bi­dal­tzeari utzi diogu». Eta gai­ne­ratu zuen, 126 euro tonako, errefusa hori ez sor­tzeagatk hi­lero 47.127 euro au­rrezten direla. Milioi erdi eu­ro­tik gora urte­an. Organikoari dagokionez, be­rriz, Hernani 9 tona organiko birziklatzetik 161 tona konpostatzera pasa dela azaldu zuen eta kalitatea bikaina izaten ari dela: «%99ko garbitasuna dau­ka». Besteak beste, beiraren eta pilen datuak oraindik ez dituzte eskuartean eta aurreratu zu­ten datu guztiak dituztenean publiko egingo dituztela berriz.

«%81 birziklatzen duen herrialdeak ez du errauste plantarik behar» Alkatearen hitzetan, erra­za da %80 birziklatzea eta Gi­­puzkoako beste herriak Atez Ate­­koa egitera animatzen di­tuz­te. «Bi edo hi­ru herri gehiagok Atez Atekoa era­bakitzen badute, errauste plan­­ta defizitarioa izango da. %81 birziklatzen duen he­rri­al­deak ez du erraustegirik behar», azpimarratu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!