HERNANIKO San Joan jaiak ahalik eta seguruen pasatzo, urteroko moduan, Udelako Babes Zibileko Sailak eskatu du arauak errespetatzea. Arauak honako gaien ingurukoak dira: San Joan sua, elementu piroteknikoak eta sokamuturra.
San Joan sua egiteko
arauak eta gomendioak
San Joan sua egingo da gaur gauean Plazan, eta herriko hainbat auzoetan. Hori kontuan izanda, Udalak jakinarazi du bandoa bidali diela auzo elkarteei, San Joan suetarako araua eta aholkuak ematen dituena. Arauean baita ere, adierazten da, sua egiteko baimena aldez aurretik eskatu behar dela.
Bandoan agertzen den moduan, auzoetan sua egin nahi dutenek, ondorengo arauak jarraitu behar dituzte: erabaliko diren materialak izan behar dute egurra eta papera; inguruko etxebizitzetarako segurua den leku batean egin behar da sua; eta sua egiten den bitartean, arduradunak, edo honen ordezkoak, bertan egon behar du.
Su artifizialen
segurtasun arauak
San Joan egunean, urteroko ohiturei jarraituz, Su artifizialak botako dituzte, eta hauen inguruan ere, segurtasun neurriak hartu behar dituzte herritarrek: segurtasun eremuak errespetatu; kasu egin udaltzainek eta jaien antolatzaileek esaten dutenari, larrialdi zerbitzuetako ibilgailuei pasatzen utzi; eta Su artifizialen hondakinak eskuan ez hartu.
Sokamuturra debekatua dago 16 urtetik beherakoei Ostiral, larunbat eta igandean Sokamuturra egingo da herrian, goizeko 07:30etatik 09:00etara, eta ibilbidea izango da Plaza, Kardaberaz, Zapa eta Kale Nagusia. Eskatu dute ibilbideko etxe atariak barrutik ixtea. Horrez gain, jakinarazi dute 16 urtetik beherakoek ezin dutela parte hartu.
Lanean dihardutenak gogoan Oharraren amaieran gogoan izan dituzte San Joanetan lanean dihardutenak: udaltzainak, suhiltzaileak, Udaleko zerbitzu langielak, DYA, eta abar.