Salbe Nagusia izango da gaur arratsaldeko 20:00etan, San Joan Bataiatzailea parroki elizan, elizkoientzat jaietako ekitaldi nagusietakoa izaten dena.
Ondoren, ordu erdi beranduago, irteera egingo du Hernaniko Musika Bandak, eta herrian barrena ibiliko da San Joan Martxa joaz.
Meza Nagusia bihar
San Joan egunean ere meza izango da Parrokian. Goizeko 11:00etan hasiko da, Hernaniko zaindariaren omenez. Parrokian elkarrekin emandako meza izango da.
Ekainaren 25an berriz, Elorrabin izango da meza, 1978ko ekainaren 25ean hildakoen alde.