Hernaniko EAJ-PNV alderdiak Andoni Amonarraiz zerrendaburu izendatu du 2011ko Udal Hauteskundeetarako. Ekainaren 16an egindako Udal Batzarrean erabaki zuten aho batez.
Alderdiaren lurralde zuzendaritzatik eskatutako prozesua izan da eta beste Udal askotan bezala aspaldian hasitako lana aitortzen dute.
Andoni Amonarraiz legealdi honetan EAJ-PNVko bozeramailea izan da eta aurreko legealdian Zerbitzu Publikoko eta Ongizate Patronatuko arduraduna.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!