Urteko San Joan erronda egitera aterako dira gaur Ohitura Zaharra abesbatzako kideak, Bertso Eskolako bertsolariak lagun dituztela. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan egin dute, Plazan, ordu erdi beranduago abiatzeko.
Plazatik Zaharren Egoitzara
Kalez kale ibili aurretik, Plazatik Zaharren Egoitzara abiatuko dira, bertan ere, San Joan giroa eta umore ona zabaltzera. Zaharren Egoitzatik kalerako bidea hartuko dute berriz ere, tabernaz taberna bertsotan aritzeko.
Errondak iraun bitartean, Dios te salve kantatuko dute, eta bertsolariak bapatean arituko dira, eskean, tabernaz taberna.
San Joanetan tradizioa den erronda honetan, gutxi gora behera, 20-25 lagunek hartzen dute parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!