Cristobal Barragan onena, plater tiroan

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 23a, 02:00

Haize zakarra zebilen larunbatean eta 39 lagunek tira zuten San Joanetako plater tiro txapelketan. Cristobal Barragan izan zen irabazlea, lehenengo eta bigarren kategorietan, 25 plateretik 23 jota. Hirugarren kategorian, Javier Oruna izan zen onena, 25etik 22 jota. Oskar Redondok irabazi zuen 4 kategoria eta hasierakoa. Beteranoetan Manuel Amiano txapeldun. Eta emakumezkoetan, Mari Jose Olaskoaga.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!