Preludioa suspenditu zen arren, hiru kanta jo zituzten, joan den larunbatean, Udaletxean. Zaparen senitartekoek eta Martin Zabaletak omenaldia jaso zuten Udaletxeko Areto Nagusian, eta bete egin zen aretoa, musikari, abesbatzako kide, familiarteko, eta ikusleekin. San Joan Iragarpen kontzertua bertan behera geratu zen joan den larunbatean, euria goian-behean ari zuelako. Arduradunek erabaki zuten, Udaletxera igo, eta hiru kanta kantatzea, omenaldi gisara prestatuak zeuden hirurak, hain zuzen. Aurten bete dira 30 urte, Felipe Sagarna Zapa Batallon Vasco-Español talde ultra-eskubitarrak hil zuela, eta beraren omenezko bi kanta kantatu zituzten, larunbatean, Zaparen arreba eta familiakoak bertan zirela. Bestalde, Joxan Goikoetxeak egindako kanta ere jo zuten, 1980an Everestera igotzeko balentria lortu zuen Martin Zabaleta eta espedizio guztiaren omenezkoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!