Aurten ere akelarrea izango dugu San Joan bezperan. Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, jende askok eman du izena bertan parte hartzeko eta entsegu jendetsuak burutu dituzte azken asteetan. 200 lagun inguru irtengo dira 19:00tan Paradorretik, eta 20:00ak aldera iritsiko dira Plazara, herrian barrena Sorgin-Dantza dantzatu ondoren.
Inkisizio garaiak gogora
Sua piztu aurretik, urtero bezala, antzerkia egingo dute Plazan. Inkisizioaren garaiak ekarriko dituzte gogora bertan. Beraz, Plazan izango dira besteak beste, sorginez gain, apaizak, inkisidoreak eta dontzeilak ere. Eta nola ez, Akerra.
Sorgindantzarekin bukaera
Antzerkia iluntzeko 21:00ak aldera bukatuko da Sorgin dantzarekin eta ondoren, San Joan suaz gozatu ahal izango dute herritarrek.