Harrobi ona bezain oparoa, Hernaniko pelota eskolan

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 23a, 02:00

Hernaniko pelotari gazteenek bukatu dute denboraldia, joan den asteburuan beraien arteko finalak jokatuta. Benjamin eta alebin, 6 final jokatu zituzten, eta erakutsi, etorkizuna seguru dela, Hernaniko pelotarien artean. Benjaminetan: paletan, Tolosak eta Tejedorrek irabazi zuten; eskuz bigarren mailan, O.Ezeizak eta Gorrotxategik; eta eskuz lehenengo mailan, Aranburuk eta Osak. Alebinetan: paletan, Mujika eta Azkue onenak; eskuz bigarren kategorian, Sanchez eta Berasarte; eta eskuz lehenengo mailan, Sarasola eta Mendizabal.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!