haurren aurreskuak 64 haur bilduko ditu gaur dantzan Plazan, hau da, 32 bikote. Hamabi entsaio egin ostean, arratsaldeko 17:00etan plazaratuko dituzte euren abileziak.
Emanaldi hasieran, gaztetxoek soka bat egingo dute, Plazari buelta emateko. Segidan, aurrenekoek aurreskua dantzatuko dute, eta azkenek atzeskua. Gero, sokatik atera, eta desafioa egingo diote elkarri, eta amaieran arku bat egin, eta azpitik pasako dira.
Horren ostean, banaka, alpargata dantza egingo dute mutilek. Ondoren, lau mutilek aurreskua eta atzeskua dantzatu eta bikoteak Plaza erdira eramango dituzte. Amaitzeko, hasierako zinta egingo dute berriro, eta mutilek zortzikoa dantzatuko diete neskei. Azkenik, arin arina eta fandangoa dantzatuko dute guztiek.
Plazako saioa amaituta, herritik barrena ibiliko dira dantzan, azkenik, Plazara itzultzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!