LABek Zapa kalean prekarietatearen aurkako panela dauka jarria eta bertan, urte honetan dagoeneko hil diren langileen kopurua ikusi daiteke panelaren gainean pegatuta dagoen kartel batean. Ekainaren 2an Ertzaintzak kartel hori kendu izana salatu zuen atzo sindikatu abertzaleak eta berriro jarri zuen kartela. 36 dira Euskal Herri osoan orain arte hildako langileak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!