hernaniko Udalak Atez Atekoa San Joan Jaietara egokitzeko, neurriak hartu ditu. Zehazki, hondakin bilketaren ohiko ordutegia eta egutegia aldatu egin ditu festa eremuan. Horrez gain, festa eremuko denda, taberna eta jatetxeei errefusa hiru aldiz jasoko die. Aldaketak ekainaren 24tik 28ra izango dira eta festa eremuko ondorengo kale eta portalei eragingo die: Atzieta, Elkano (1, 6, 8, 10, 12, 17, 19), Ezkiaga, Gudarien plaza, Iturriaga, Izpizua (1, 3, 5, 7, 9, 13, 15), Kardaberaz, Karobieta (1, 2), Larramendi (3, 5, 7, 9), Nafar, Nagusia, Lizeaga (1, 2, 4), Oartzu (2), Plaza Berri, Urbieta (6, 7, 8, 10, 12) eta Zapa. Aldaketak eragiten dien portaletan Udalak bandoa jarriko du. Bandoa ez dutenek ohiko ordutegi eta egutegian atera behar dituzte hondakinak. Aldaketak eragiten dien denda, taberna eta jatetxeei, berriz, gutun bat bidaliko zaie aldaketaren berri emateko.
Bilketa guneetako sarrera bihartik mugatua
Bihartik aurrera, bilketa guneetara edo larrialdi puntuetara sartzeko, giltza-txartela erabili beharko da, beraz, erabiltzaileek giltza-txartela Atez Ateko bulegoan eskuratu behar dute bihar baino lehen. Atez ateko bilketaren zirkuitotik kanpo geratzen diren landa eremuko baserri eta etxebizitzetako familiek behar dute giltza-txartela eta herrian bizi arren, atez ateko bilketaren ordutegi edo egutegira moldatu ezin dutenek.