Urteko gaurik motzena ospatzeko, Kukai dantza taldearen emanaldia gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 22a, 02:00

gaur, ekainak 22, Udako Solstizioa ospatzeko, ekitaldi berezia prestatu dute Chi­llida Leku museoan, urtero bezala. Gaur­koan, Kukai dantza taldearen emanaldiarekin egingo zaio on­­gi-etorria urteko gaurik mo­tzenari. Bertara­tzen direnek bat egingo dute dantza, musika, olerkia eta beste hainbat arlo artistikorekin. Eta ekitaldia bukatzeko, Astondoa pirotekniaren su artifizialez goza­tzeko aukera izango da. Hori guztia gaueko 21:00e­ta­tik aurrera izango da. Sa­rre­rak salgai izango dira bertan, 20:30e­­tatik aurrera, 16 euroan (12 urtetik behera, do­an). Ekitaldira joateko, Herna­ni­ko Udalak autobusa jarriko du. Atsegindegitik aterako da 20:30e­tan, eta emanaldia buka­tze­an itzuliko da. Autobusa doan izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!