Jendetza, Kronikaren festan

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 21a, 02:00

Hamargarren urteurreneko festa zuen atzo Hernaniko Kronikak, eta jende askok lagundu zien ospakizunetan; baita eguraldiak ere. Arratsaldean betekada ederra hartu zuen Tilosetak.

Egun guztiko festa zuen atzo Hernaniko Kronikak, 10 urte betetzen baititu aurten. Os­patzeko eguna zuen beraz, atzo, eta herritarrekin batera ospatu zuen; jen­de asko ibili zen Tilo­se­tan, goiz eta arratsalde.

Goizeko lehen orduetan ez zirudien eguraldiak eu­tsiko zionik, baina mendizale onenek ez zuten hutsik egin. Mendiriz Mendik an­to­latuta, ordu pare bateko ibi­lia egin zuten, Par­dio­la, Osi­­ña­ga, eta inguruko auzoetan. Bero­ketak eginda zi­ren ordurako pelotariak ere, eta ikuskizun po­lita eskaini zien ingura­tzen ari zen jendeari. Umeek jarri zioten ginda goizari, jo eta su aritu baitziren, ahalik eta arrautza gehiena zeinek salbatuko, kutxara gainean hartuta, eta aurpegia pinta-pinta eginda.  

Arratsaldean, Tiloseta bete

Tiloseta bete jendek eman zion hasiera arratsaldeari. 17:30ak aldean gazte tailerrak egin zituzten, Gazte Txo­koak antolatuta. Gero kontzertuak izaki, hain gaz­teak ez zirenak ere in­gu­ruan zebiltzan dagoeneko, eta 18:30ak aldera betekada ga­lanta hartu zuen, kontzertuak hasi zirenean. Oi Dek Oi!, Ania, eta Laiotz taldeak, hirurak herrikoak eta estilo banakoak, dantzan jarri zi­tuzten entzule guztiak.
Hernaniko Kronikak, eta Dobera Euskara Elkarteak, eskerrak eman nahi dizkiete atzoko festa antolatzen la­gundutako guztiei, eta baita 10 urte hauetan la­gun­tza emandako guztiei ere. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!