Preludioa suspenditu arren, Hernani, San Joan giroan, dagoeneko

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 20a, 02:00

Jaien hasiera ofiziala asteazkenean izango da, eguerdiko 12:00etan. Musika Eskola omenduko dute aurten, 25 urtean herrian egindako lanagatik.

San Joan jaietako egitaraua urtero bezain betea dator aurten ere, eta beti bezala, festa aurretik hasi dute askok eta askok. Kirol ekitaldi asko izan dira, adibidez, asteburuan: es­tro­padak, azeri bila, hainbat tiraldi, boxeoa... eta bestelako ekitaldiak ere izan dira, musika emanaldiak, eta abar. San Joan Preludioa bertan behera utzi behar izan zuten atzo, eguraldiak lagundu ez zuelako.

Suziria bota arte ez dira jaiak ofizialki hasiko, eta aurtengo arduraduna Her­naniko Musika Eskola izango da. 25 urte bete ditu aurten Hernaniko Udal Musika Es­ko­lak eta urte horietan guztietan egindako lana es­ker­­tuko zaio aurten. Festak, tra­dizioari jarraituz, eguerdiko 12:00etan hasiko dira, udale­txean, txupinazoarekin.

Gainerakoan, bete-bete eginda datoz San Joanak: Diana lau egunetan izango da, Axeri Dantza hirutan, sokamuturrak, txarangak, San Joan konpartsa, pelota partidu haundiak, ikuskizunak, musika, dantza, txosnak... eta hernaniarrak! Gora San Joan! 

EGITARAUA

Ekainak 23

  • 09:00 Haur kategoriako XXXIII. marrazki lehiaketa
  • 11:45 ´Hernani` Musika Eskola Publikoaren aurkezpena eta omenaldia.    
  • 12:00 Jaien hasiera ofiziala: ´Hernani` Musika Eskola Publikoak banderak jasoko ditu eta suziriak botako dira.
  • 16:00 Escalextric erraldoia 
  • 17:00 Haurren aurreskua.    
  • 17:00 ´Miguel Ollo `ren IV. Oroimenezko Proba, haur kategoriakoa. 
  • 18:30 San Joan erronda.
  • 19:00 Akelarrea: kalejira eta, ondoren, antzerkia Gudarien plazan.    
  • 19:00 Kantuz abesbatzaren kontzertua  ´Zapa` kalean.    
  • 20:00 Salbe Nagusia San Joan Bataiatzailearen parrokian.    
  • 20:30 Hernaniko Musika Bandak herriko kaleetan ´San Joan Martxa` joko du.    
  • 21:30 San Joan sua, herritarren aurreskua eta San Joan kantaita.    
  • 22:00 Gau elektronikoa  Milagrosa kaperaren aurrean: Rak at ak, Nko, Alivio . Paket Flat kolektiboa.    
  • 23:00 Sound Systema Molotoff Irratiaren agertokian.
  • 23:00 Danborrada. Santa Barbara elkartea.    
  • 23:00 Laiotz taldearekin dantzaldia Ezkiaga pasealekuan.    
  • 01:00 Urumea txarangaren irteera.   

Ekainak 24

  • 09:00 Diana, Hernaniko Musika eta Txistulari banden eskutik.   
  • 09:00 Haur kategoriako XX. amuarrain-arrantza txapelketa. Txantxangorri elkartea.              
  • 11:00 Parrokian elkarrekin emandako Meza Nagusia, Zaindariaren ohorez.    
  • 11:30 Haurren danborrada. Santa Barbara eta Etxeberri elkarteak.    
  • 12:00 Hernaniko Txistulari Bandaren kontzertua Gudarien plazan.    
  • 13:15 Hernaniko Musika Bandaren kontzertua Gudarien plazan.    
  • 17:00 Haurrentzako emanaldia: ´Olinpikak 2012`.    
  • 18:00 Dantza suelto txapelketa.    
  • 18:00 Kulturen arteko musika emanaldia Urbieta kalean. 
  • 18:30 Gazteentzako zinta lasterketa Latsunbe auzoan.    
  • 19:00 Triki Bertso poteoa txosna gunean. Txosna batzordea.    
  • 20:00 Hernaniko erreprresaliatuen eskubideen aldeko ekitaldia 
  • 22:45 Su artifizialak.    
  • 23:00 Punk gaua Molotoff Irratiaren agertokian.    
  • 23:00 Lisker taldearekin dantzaldi ´karroza` Atsegindegi plazan.    
  • 23:00 Meat-Heav, Dirty Eyes eta Black Night taldeen emanaldia Ezkiaga pasealekuan.    
  • 23:15 Xalaparta txarangaren irteera.    
  • 23:45 Zezen suzkoak Zinkoenea plazan.    
  • 24:00 Kalejira eta herri-dantzak dultzaineroekin. Amaitzeko, ´Larrain dantza` Plaza Berrian.

Ekainak 25

  • 07:00 Diana ´Hernani` Musika Eskola Publikoko dultzaineroekin.   
  • 07:30 Sokamuturra.    
  • 09:00 Azeri dantza.    
  • 10:00 Haurrentzako parkea eta txu-txu trena Atsegindegi plazan.    
  • 11:00 Santa Barbara txarangaren irteera.    
  • 11:00 Meza Elorrabin 1978ko ekainaren 25ean hildakoen alde.    
  • 12:00 Erraldoi eta buruhandien konpartsa.    
  • 13:00 Koadrilen arteko brindisa Gudarien plazan. Jai Batzordea.    
  • 14:00 Bazkaria eta Show-a. Gazte Bilgunea.    
  • 16:30 Haurrentzako emanaldia ´Segi jotzen` Poxpolo eta konpainia taldearekin Atsegindegi plazan.    
  • 17:00 Bola jokoa. 3. jaurtiketa Florida auzoko bolatokian.    
  • 17:30 Haurrentzako pottokak eta zezen txikiak Latsunbe auzoko kirol pistan.    
  • 19:00 Jolas eroak. 
  • 19:00 Betikoak txarangaren irteera.    
  • 19:30 Deboson seikote kubatarraren emanaldia. Gudarien plazan.    
  • 22:00 Gau elektronikoa  Ezkiaga pasealekuan: Dxpe, Nike Villas, Txutxi . Paket Flat kolektiboa.    
  • 22:30 Kupela taldearen emanaldia Plaza Berrian.         
  • 23:00 Dj-ak Molotoff Irratiaren agertokian.    
  • 23:00 Abiba diskojaia Atsegindegi plazan.    
  • 24:00 Incansables txarangaren irteera.   

Ekainak 26
Errepresaliatuen eskubideen aldeko eguna: sardina jatea, trikitixa eta Maskarrada taldearekin  kale antzerkia...   

  • 07:00 Diana ´Hernani` Musika Eskola Publikoko dultzaineroekin.   
  • 07:30 Sokamuturra.    
  • 09:00 Azeri dantza.    
  • 10:00 Herri-jolasak, gimnastika  erakustaldia eta kantu korala Goiz Eguzki bilgune sozialean. 
  • 10:00 Plater-tiroketako txapelketa lokala —hobi txikia— Santa Barbara mendiko tiro zelaian.     
  • 11:00 Betiola-Elizatxo txarangaren  irteera.    
  • 11:00 Haurrentzako zurezko  jokoak  Atsegindegi plazan.    
  • 12:00 Erraldoi eta buruhandien konpartsa Kriskitiña dantza taldearekin.    
  • 17:30 Haurrentzako pottokak eta zezen txikiak Latsunbe auzoko kirol pistan.    
  • 18:00 Ttarla dantza taldearen emanaldia Gudarien plazan.    
  • 19:30 Bertsolariak Gudarien plazan. Andoni Egaña, Jon Maia, Julio Soto eta Iñaki Zelaia. Elur Txori elkartea.    
  • 20:00 Fermin Valencia abeslariaren emanaldia Plaza Berrian.    
  • 23:00 Erromeria Patxi  Perezekin eta  bere  taldearekin Plaza Berrian.    
  • 23:00 Binilozko Xiringak Molotoff Irratiaren agertokian    
  • 23:00 Rock kontzertua Ezkiaga pasealekuan: Idolos del extrradio, Post Mortem, Plan B.     
  • 24:00 Nekaezinak txarangaren irteera.   

Ekainak 27

  • 07:00 Diana ´Hernani` Musika Eskola Publikoko txistulariekin.   
  • 07:30 Sokamuturra.    
  • 09:00 Azeri dantza.    
  • 10:00 Gaztetxoentzako parkea Atsegindegi plazan.    
  • 11:00 Beti Egarriak txarangaren irteera.    
  • 11:30 Idi-proba erakustaldia Gudarien plazan.     
  • 12:30 Urrezko aizkolari txapeldunen ligaren kanporaketa eta herri kirolen erakustaldia Ezkiaga pasealekuan. Elur Txori elkartea.    
  • 16:30 Kidam magoaren emanaldia Atsegindegi plazan.    
  • 17:30 Haurrentzako pottokak eta  zezen txikiak Latsunbe auzoko kirol pistan.    
  • 18:00 Profesional mailako pilota partidak kiroldegiko frontoian.    
  • 18:30 San Joan konpartsa.    
  • 23:00 Selektah Sound System  Molotoff Irratiaren agertokian.    
  • 23:45 Jaien amaierako ekitaldia.    
  • 24:00 ´Hernani` Musika Eskola Publikoak banderak jaitsiko ditu. Ondoren, Incansables txarangarekin azken kalejira.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!