Azeri Bila proba jokatu zen atzo Hernanin, eta parte hartzaile ugari izan ziren bertan. 298 iritsi ziren helmugara, helduetan; horietatik 156, hernaniarrak. Aurten hil diren Baldomero Jimenez eta Felix Merino izan zituzten atzo gogoan, eta omenaldi giroan joan zen lasterketa ere.
Irabazleak honakoak: gizonezkoetan, David Martin lasartearra (28:41:25); emakumezkoetan, Ixiar Urdangarin (36:42:47); gizonezko beteranoetan, Xabier Eskudero oiartzuarra (30:46:00); eta azkenik, emakumezko beteranoetan, Eva Pelaez andoaindarra (40:40:34).
Sailkapenak: www.azeribila.com