Bikaina! Giroa, eta estropada

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 20a, 02:00

batel estropada jokatu zu­ten atzo, Elorrabiko uretan, 24 batelek, eta ikuskizun oso polita eman zuten arraunla­riek, inguratu ziren guz­tien­tzat (estropada bukatzerako bete ziren errio bazterrak, eta giro bikaina jarri zuen). San Pedrok eta Tolosak irabazi zituzten estropada guztiak; txikienak San Pe­drok, eta haundienak Tolo­sak. Guztira 24 batel ziren, eta lehendabizi sailkapenak jokatu zituzten, erlojupe­ko­an. Hortik pasa ziren finalera, maila bakoitzean bi batel onenak. Finalak 600 metroko eremuan jokatu zituzten, eta elkarrekin gu­rutzatzen zire­la; alegia, bat alde batera eta bestea bes­tera. Estropada azkarrak, ikus­garriak, eta giroa... bi­kaina. Emozio de­zentea izan zuen, une ba­tzue­tan. Esaterako, kadeteetan San Pedrok eta San Joanek jo­katu zuten finala, eta 87 zentesimagatik San Pedrok irabazi. Izango dute, elkarri zer gogoratu, Pasaia aldean! Hernaniarrak ere oso lan txukuna egin zuten. Infan­til mutile­tan finalera pasa ziren; kadete mutiletan oso gertu geratu ziren; eta neskak ju­benil-seniorrak ere hortxe ibi­li ziren. Senior mutilek ez zu­ten egun onena izan, eta az­ken postuetan bukatu zuten:


Infantil mutilak - finala:  1-San Pedro 2:51:60 2-Hernani 2:56:01

Kadete mutilak - finala:  1-San Pedro 2:37:02 2-San Joan 2:37:89

Jubenil-Senior neskak - finala:  1-Tolosa A 2:42:74 2-Trintxerpe 2:50:20

Senior mutilak - finala:  1-Tolosa 2:34:98 2-Zarautz 2:38:98

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!