hernaniko Kronikak 10 urte bete ditu aurten, eta hori ospatzeko, gaur, festa antolatu du, egun guztian. Goizean, 09:00etan, puntual abiatuko dira, eta ibilaldi poli-polita prestatu die, Mendiriz Mendik: Landarte Gaña, Kontrasta, Otsuaenea, Pardiola, Lepatxiki, Usategieta, Añarregi, Altzueta, Osiñaga... eta berriz Hernanira.
11:00etan pelota partiduak dituzte, herriko pelota elkarteko pelotari gazteen artekoak, Tilosetan. 11:30etan ume-jolasak, Tilosetan. Arratsaldeko 17:30etan, Gazte Txokoak lagunduta, gazteentzat tailerrak dituzte. Eta 18:30etan, Hernaniko hiru taldek emango dute kontzertua: Oi Dek Oi!, Ania, eta... Laiotz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!