Baldomero Jimenez eta Felix Merino gogoan, gaurko Azeri Bilan

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 19a, 02:00

gaurko Azeri Bilan gogoan izango dituzte, aurten hildako Baldo­me­ro Jimenez eta Felix Merino. Atle­tis­moarekin lotura haundia zuten bi hernaniarrek, eta atletismo taldeko kide ziren. Gaur minutu bateko isilunean egingo dute bien omenez, Azeri Bila lasterketa hasi aurretik, eta euren kide zirenek krespoi beltzarekin egingo dute korrika. Horrez gain, Felix Merinoren korrika lagunek lore eskaintza egingo diote hernaniarrari, hilerrian, 17:15etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!