Hogeita lau batel izango dira gaur Elorrabiko uretan, tartean aurten punta-puntan ibili den Tolosa, adibidez, edo Koxtape, Zarautz, San Pedro... eta noski Hernani. Azken urteetan ohitura bihurtzen ari da San Joanetako batel estropada, Fermin Etxeberria zenaren omenez egiten dena, aurten hirugarren aldiz.
Lau kategoriatan neurtuko dituzte indarrak, eta Hernanik lauetan aterako du ordezkaritza. Hernaniarrek ez diote entrenatzeari utzi, nahiz eta Aste Santuen batel liga bukatu, gaurko estropadan mailarik onena emate aldera, euren zaleen aurrean.
Lau kategoria, 24 batel
Estropada lau kategorik jokatuko dute: mutiletan infantil, kadete, jubenil/senior; eta nesketan, denak batean. Hernanik kategoria guztietan aterako du ordezkaritza, eta aurkari gogorrak izango ditu aldamenean. Tolosak, adibidez, sari asko lortu ditu aurten bateletan, eta Koxtape edo San Pedro ere hor izaten dira beti, goiko muturrean.
Ohiturazko estropada
Fermin Etxeberriaren omenez egiten da estropada Elorrabin, San Joanetan, aurten hirugarren aldiz. Urte askoan etena izan zuen Hernaniko arraunak, eta San Joanetako estropadak ere bai; eta 1992an hasi zen arraun elkartea berriz. Garai berri honetan, Fermin Etxeberriak lan haundia egin du, bai patroi eta bai elkartekide moduan.
Bazkaria eta arraun ikastaroa
Gaur estropada ondoren, bazkaria egingo dute Xalapartan, arraun elkarteko arraunlariek.
Horrez gain, arraun ikastaroa antolatu dute, ekainaren 28tik uztailaren 2ra, 16:00etatik aurrera, eta horretarako aproposa den Ala izeneko ontzia ekarriko dute.
Arraun elkarteak eskertu nahi ditu emandako laguntzagatik: Balantxa eta Putzueta.
Batel estropada
Elorrabi - Gaur 11:00
Mutilak infantilak
Hernani, Tolosa, San Pedro, Koxtape, Zarautz
Mutilak kadeteak
Hernani (2), Tolosa, San Pedro, Getaria(2), Koxtape (2), Trintxerpe, Zarautz
Mutilak jubenil-seniorrak
Hernani, Tolosa, San Pedro, Zarautz
Neskak maila guztiak
Hernani, Tolosa, Hibaika (2), Zarautz