Udan ere euskera lantzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 19a, 02:00

Uda gainean dugu eta ikas­turtea bukatzear bada ere, eus­kera lantzen jarraitu nahi due­nak izango du aukerarik Her­­nani-Astigarragako AEKn. Eus­­­­­­­kal­tegitik jakina­razi dute­nez, eskaintza za­ba­la da uda honetarako pres­tatu dute­na, interesa duen edonork bere beharren ara­bera aukera dezan.
Mintzamena lantzeko tal­dea izango da aukeretako bat, astean pare bat egunekoa. Ber­tan astero gai baten ingu­ruan lanketa eta saio prak­tikoa egingo dira.
Azterketetako idazlanak lantzeko taldea ere eskaintzen du AEKk; astean behin eus­kaltegira joan eta idazmena landuz. Lehenengo eta biga­rren mailako azterketetarako, hain zuzen.
Zerbait trinkoagoa nahi duenak berriz, autoikas­kun­tza eredua du eskura. Astean behin klasera joan eta etxean lanak egiteaz gain, tutorea­re­kin astero elkartzeko aukera izango baitu ikasleak, ikas­pro­zesuaren jarraipena egi­nez.

Uztaila eta irailean izango dira saioak
Aipaturiko saioak uztaila eta irailean izango dira; hil ba­koi­­tzean lau aste. Ordutegia oraindik zehazteko dago; beti ere ikaslearen araberakoa izango baita.
Informazio gehiagorako edo izena emateko hernani­@­aek.­org nahiz astigarraga@aek.­org helbideetara idatzi edo 607 592 864/607 610 687 zenba­kie­tara deitu behar da. Goizez, 10:00etatik 12:00etara eta arra­tsaldez, 16:00etatik 19:00etara. Uztailaren 2ra arte eman dai­te­ke izena, klaseak hilaren 5e­an hasiko baitira.
Horrez gain, ikastaroetan parte hartzen dutenek, Herna­ni eta Astigarragako Udalen dirulaguntza jaso­tzeko auke­ra izango dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!