Musika afro-arabiarra bihar Kaxkoan

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 19a, 02:00

Musika afro-arabiarraren doinuekin dantzatzeko auke­ra izango da bihar Kaxkoan eta inguruko kaleetan.  Tams­na izeneko taldearen eskutik izango da hori arratsaldeko 18:00etatik aurrera, ordu eta erdi inguruz.
Biharko emanaldia Herna­ni­ko Amher-Sos Arrazake­riak antolatu du. Emanaldia San Joan Jaien barruan urtero antolatu ohi dituen ekintze­tako bat da.

San Joan egunean,
bi ekimen

Biharkoaz gain, San Joan egunean ere, hau da, hilaren 24an, izango dira emanal­di­ak. Bi, hain zuzen. Arratsal­de­ko 18:00etan, Txantxango­rri Elkarteko oholtzan, Ku­ba­ko musika eta musika la­tinoa izango dira protago­nista Fuer­za Latina tal­dea­rekin.
19:30etan, berriz, Txan­txan­gorri aurrean baita ere, animaziozko ekitaldi ikus­ga­rria izango da adin guztie­tako publikoarentzat. Oihu­la­ri Clown taldeak Otiacicoh ize­neko lana antzeztuko du (iritsi gara, esan nahi du). Inmi­grazioaren inguruan, kul­turarteko harremanaz, iza­dia­rekiko eta pertsona «ezberdin»-ekiko errespetu­az... ariko da. Lan honen ela­bo­razio eta zuzendaritza Bir­gi­nia Imaz eta bere taldea­re­nak dira.

«Aniztasunean bizikidetza ona bultzatzeko balio izatea nahi dugu»
Amher-Sos Arrazakeria tal­deak azpimarratu du, nahi­ko lukeela ekimen hauek San Joan Jaien giroan ondo ko­ka­tzeaz gain, aniztasu­ne­an bizi­kidetza on bat bultza­tzeko balio izatea, «jarrera arra­zista, alderdikoi eta baz­tertzaileei bizkar emanez. Jaiak ondo pasa eta gora San Joan!».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!