AMAIA URRUZOLA: «Sua, gaugiroa eta betiko elementuak uztartu ditut kartelean»

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 20a, 02:00

Amaia Urruzolak, 25 urteko hernaniarrak, egin du San Joanetako egitaraua iragartzen duen kartelaren azala.

2010eko San Joanetako kartelak uztartzen ditu betiko elementuak, gau giroa, erromeria eta San Joan Sua. Hala adierazio dio Hernaniko Kronikari Amaia Urruzola hernaniarrak, 2010eko kartel lehiaketako irabazleak.

Urruzola arkitekturako ikaslea da, eta aurten  aurkeztu da aurreneko aldiz lehiaketara; Hernaniko Kronikari esandakoaren arabera, betidanik gustatu izan zaizkio gisa honetako lehiaketak, eta denbora pixkat zuenez, aurkeztea erabaki zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!