Kronikaren jaialdia bihar, egun osoan

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 19a, 02:00

Egun osoko jaialdia antolatu du bihar Hernaniko Kronikak, aurten 10 urte betetzen dituela eta. Jaialdia herriko hainbat talderekin elkarlanean antolatu du eta adin eta gustu ezberdinetako pertsonentzat izango dira ekintzak. Goizeko 09:00etan Plazatik abiatuta, 2 orduko ibilaldia izango da Mendiriz Mendikoekin. 11:00etan, pelota partiduak izango dira herriko pelotari gazteen eskutik Tilosetan, eta haurrentzat jokuak, 11:30etan. Arratsaldeko 17:00etan, berriz, gazteentzako tailerrak izango dira Gazte Txokoak antolatuta. Eta 18:30etatik aurrera, musika nagusi Oi Dek Oi!, Ania eta Laiotz tal­deen kontzertuekin. Horrez gain, Tilosetan txos­na txiki bat jarriko da, musi­karekin girotuta eta kami­seta, metxero eta boli­gra­foak salgai izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!