Kronikak 10 urte, igandean festa!

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 18a, 02:00

Kronikaren 10garren ur­­­teu­­­­rre­na behar bezala os­pa­tzeko, egun osoko jaial­dia antolatu da igan­de­an he­rri­ko hainbat talde­re­kin. Ekin­tzak adin eta afi­zio ezber­di­netako herrita­rren­­tzat pen­tsa­tuta antola­tu di­ra. Goi­ze­ko 09:00e­tan ibi­lal­­dia izango da Mendi­riz Mendikoe­kin, Pla­za­tik abia­tuta. Bi orduko ibi­lia izango da. 11:00e­­­tan, be­­rriz, pelota partiduak izan­­go dira Tilo­setan eta 11:30e­tan umeen­tzako tai­le­rrak. Arra­tsal­dean, gazte­en­tzako taile­rrak izango di­ra Gaz­te Txo­ko­ak antola­tuta, 17:00etan. Eta festa bukatzeko, 18:30e­tatik aurrera, kontzertuak Oi Dek Oi!, Ania eta Laiotz tal­deekin. Horrez gain, Tilosetan txos­na txiki bat jarriko da, musi­karekin girotuta eta kami­seta, metxero eta boli­gra­foak salgai izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!