Tomax Elortzak zilarrezko bi domina, Euskadiko Kadeteen Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 21a, 02:00

Larunbatean jokatu ziren kadete mailako Euskadiko Txapelketak eta tartean Hernaniko hiru gazte izan ziren. Tomax Elortzak bi domina irabazi zituen, zilarrezkoak, 600 eta 1.000 metroan, eta oso denbora onak egin zituen. Olaia Auzmendik 100 metroan hartu zuen parte, eta finalera iristeko ez zuen asko falta izan. Jon Murua ere bertan izan zen, 600 eta 1.000 metroko probetan, eta infantila dela kontuan hartuta, denbora oso onak egin zituen hernaniarrak. Hernani punta-puntan ibili da, beraz, Euskadiko onenen artean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!