Astigarragako Zipotza elkarteak argazki lehiaketa antolatu du, eta parte hartzeko bi gai jarri dituzte: aurrenekoa librea, eta bigarrena, Astigarragako gazteria. Argazkiak aurkezteko epea gaur bukatzen da, eta epaia larunbatean emango dute, eguerdiko 13:00etan. Gai bakoitzeko aurreneko sariak irabaziko ditu 300 euro, eta bigarrenak 150 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!