Gipuzkoako Emakumezkoen Bola Txapelketa jokatu zen orain dela bi asteburu Zerainen, eta irabazlea Rosa Mari Santos astigartarra izan zen. Rosa Mari Santosek Elur Txori elkartearekin hartzen du parte txapelketetan, eta garaile izan zen, guztira, 24 brila bota ondoren. Zeraingo txapelketa denboraldiko azkenekoa izan zen.
Aurretik ere irabazia
Zeraingoa ez zen hernaniarrak irabazitako aurreneko txapelketa izan. Aldez aurretik ere, txapelketa bera beste hiru aldiz ere irabazia baitu. Rosa Mari Santos orain dela 6-7 urte inguru hasi zen txapelketetan parte hartzen, eta Kronikari adierazitakoaren arabara, azken honekin gogoa piztu zaio: «datorren urtean ere, ziurrenik, txapelketa honetaz gain, besteetan ere hartuko dut parte».
Hernaniko txapelketako aurreneko tiraldia izan zen Ereñotzun
Joan den asteburuan berriz, Ereñotzun Hernaniko Txapelketako aurreneko tiraldia jokatu zen, San Antonio jaiekin batera. Irabazlea A. Miner izan zen 36 brila botata. Atzetik berriz, brila kopuru bera botata, I. Minerrek bukatu zuen. Hirugarrena M. Arrozpide izan zen 35 brilarekin; laugarrena M. Burugain 31 brilarekin; bosgarrena, brila berdinekin L. Miner; eta seigarrena J. Ugalde 30 brilarekin.