Uztailaren 11n Arte Azokaren bigarren edizioa izango da eta parte hartu nahi duten artistek izena emateko azken eguna gaur dute. Izena Biterin eman behar da. Bertan, izen-emate orria eraman behar dute, eta aurkeztuko dituzten obren hiru argazki. Azoka egin aurretik, antolatzaileek aukeratze xume bat egingo dute obrekin. Selekzionatutako pertsonen kopurua hogei baino gehiago bada, zozketa bidez erabakiko da azokako partaidetza. Hala ere, aurreneko azokan kanpoan geratu zirenek, honetan ziurtatuta dute partaidetza.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!