Errausketaren aurkako manifestaziora joateko deia

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 17a, 02:00

Atez Ateko Bilketaren Jarrai­pen Batzordeko eta Hernanin Zero Za­­bo­rre­ko kideek dei publikoa egin zie­ten atzo hernaniarrei, datorren igan­­dean, eguerdiko 12:00etan, Do­nos­tia­ko Bulebarrean egingo den ma­nifesta­ziora azaltzeko. Osasu­na­ren alde (Mo­ra­toria) Errausketarik ez lelopean antolatu dute manifestazioa Usur­bilgo Ituna sinatu duten alderdi, sindikatu eta mugimendu sozialek eta Erraus­ketaren Aurkako Taldeen Koordinakundeak. Atzo agerraldian gogorazi zuten Usur­bilgo Itunean bilduta daudela Ezker Abertzalea, Ezker Batua, Aralar, Berde­ak eta Alternatiba alderdiak, ELA, LAB, CCOO, Hiru, ESK, EILAS eta ENHE sindikatuak eta mugimenduetan, Errausketaren Aurkako Koordina­kundea, Eguzki, Ekologistak Martxan eta Greenpeace. «Igandeko manifestaldiak garrantzia haundia izango du Gipuzkoaren­tzako», azpimarratu zu­ten, «jokoan daukagulako sei urterako geldialdi edo moratoria lortzea Zu­bietako errauste planta proiektuarentzako. Her­na­nin ari gara ikusten, Usur­bilen eta Oiartzunen bezala eta laster herri gehiagotan ikusiko den moduan, posible dela errausketarik gabe konpon­tzea gure hondakinen arazoa. Ingu­rumenaren, justiziaren eta osasunaren kezka daukaten hernaniar guztiei egiten diegu dei igandean Donostiako manifestazioan parte hartzeko».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!