atzegik kartel eta argazkiez osatutako erakusketa antolatu du Biterin, adimen urritasunari buruz. Desberdintasunek bat egiten gaituzte da erakusketaren leloa. Biteriko pasilloan daude ikusgai argazkiak eta bertan izango dira bihar arte. Atzegik 50 urte betetzen ditu aurten eta martxan duen sentsibilizazio kanpainaren barruan kokatzen da erakusketa hori. Sentsibilizazio kanpainarekin etorkizunari begira jarri dira, hau da, lortu nahi dutenari begira: Egunen batean ez da kartel hau jarri beharrik izango. Imajinatzen duzu?.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!